
Agirrezabalagarekin bildu nahi du Amara Bai-k
Amara Zaharra
Hiru aldiz saiatu direla eta zinegotziak ez diela erantzun salatu du auzo elkarteak.
erredakzioa
Amara Zaharreko Amara Bai auzo elkarteak Duñike Agirrezabalagarekin elkartu nahi dutela eta zinegotziak ez diela erantzun ere egin salatu du. Auzo elkarteak www.amarabai.org webgunean azaldu duenez, hilabeteak dira Duñike Agirrezabalagarekin elkartzeko saiakerak egiten ari direla, baina zinegotziak ez die jaramonik egin. «Jarrera horrek kezka eragiten digu», esan du auzo elkarteak.
Amara Baik zenbait gai jorratu nahi ditu Duñike Agirrezabalagarekin. Easo plazako komun publikoak berriz ere irekitzea eta San Bartolomen kiroldegirik egin behar duten jakin nahi dute.
Erakusketa
'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.