Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Amara Zaharra
2008ko uztailak 5, Larunbata

;2008-04-03;Ongizatea. Amara Zaharrera lekuz aldatuko dute Aterpek Santa Marian duen egoitza. Karmeldarrek Pedro EgaÒa kalean duten lokal batera mugituko dute Caritasen egoitza.

Amara Zaharrera lekuz aldatuko dute Aterpek Santa Marian duen egoitza

Ongizatea

Karmeldarrek Pedro Egaña kalean duten lokal batera mugituko dute Caritasen egoitza.

raul perez/xabier etxabe

Santa Maria basilikako teilatua konpontzen ari direnez, Caritasek bertan duen etxerik gabekoentzako eguneko etxea, Aterpe, lekualdatuko dute. Adostutako tokia Amara Zaharrean, karmeldarren elizaren ondoko lokal batetan, egongo da. Egunotan Pedro Egaña kaleandagoen lokala egokitzen ari dira eta aste gutxi barru martxan egotea aurreikusi dute.

Udazkenean hasi ziren langileak Santa Maria basilikako teilatua txukuntzen. Lanak bukatu ahal izateko, ordea, Caritasek Santa Maria elizan duen Aterpeko egoitzaren inguruan sartu behar dituzte makinak. Hori dela eta, Caritasek bertan etxerik gabekoekin egiten duen lana lekualdatu behar izan du. Hilabeteetako bilaketaren ostean, Aterpe karmeldarrek Pedro Egañan duten lokal batean jartzea erabaki dute. Behin lokala egokituta, hurrengo asteetan jarriko dute Aterpe berria martxan.

Duela egun batzuk karmeldarrek, Amara Zaharreko auzo elkarteko kideek eta Caritaseko ordezkariek bilera egin zuten erabakiaren berri emateko.

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.