Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Amara Zaharra
2008ko uztailak 5, Larunbata

;2008-01-24;Confeti taldea, laguntza eske lanean jarraitzeko. Ongintzarekin lotutako hainbat jarduera egin dituen taldea jendez larri dabil.

Confeti taldea, laguntza eske lanean jarraitzeko

Amara Zaharra

Ongintzarekin lotutako hainbat jarduera egin dituen taldea jendez larri dabil.

r. perez

Confeti taldeak 50 urte bete zituen iaz. Amara Zaharreko lagunartea da eta sorreratik ongintzarekin lotutako hamaika ekimen sustatu dituzte. Jendez larri dabiltza eta dei egin diete auzoko gazteei laguntzeko. Hainbat esparrutan jardun du taldeak urte hauetan guztietan. Adibidez, aitona-amonei paseatzen edo sendagilearengana joaten lagundu izan diete eta Mundo Nuevo elkarteko eta Santiago parrokiako haurrekin ere lotura estua izan du Confeti taldeak.

Bolada txarra pasatzen ari dira orain. «Adineko jendea gara eta gainera, ekonomikoki laguntza gutxi dugu. Oraindik zer edo zer egiten dugu, baina Errege Magoen desfilea, adibidez, bertan behera utzi dugu», azaldu du Antidio Estebanezek. Egoerari buelta eman nahian, hiru hilabeteko epea jarri diote beren buruari. Denbora tarte horretan lekukoa hartuko dien inor agertzen ez bada, taldea desegingo da.

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.