Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Amara Zaharra
2008ko uztailak 5, Larunbata

;2008-01-18;Moraza kaleko 1. ataria berrituko du Udalak, bizilagunak ados ez daudelako. Etxea barrutik berrituko dute eta bizilagunen artean nork bere zatia ordaindu beharko du.

Moraza kaleko 1. ataria berrituko du Udalak, bizilagunak ados ez daudelako

Amara Zaharra

Etxea barrutik berrituko dute eta bizilagunen artean nork bere zatia ordaindu beharko du.

raul perez

Moraza kaleko 1. ataria berritzeko lanak bere gain hartuko ditu Udalak. Etxe horren berritze lanak soka luzea izaten ari dira. Udalak agindu zien 2005ean bizilagunei eraikina berritzeko, baina bizilagunak ados jarri ez eta Udalak obrak bere gain hartzea erabaki zuen 2006ko udaran. Obrak egiteko proiektua eskatu zuen Udalak eta proiektu hori eginda lanak enpresa bati emango dizkiote 421.536 euroren truke. Ondoren, bizilagunek nork bere zatia ordaindu beharko du.

Aspaldiko auzia

Duela 10 bat urte hiru elkarte anonimok eraikinaren hiru solairu erosi zituzten. Ondoren, enpresa hauek arkitekto baten txostena aztertuta Udalera jo zuten, etxea erortzear zela esanez. Orduan eraikin horretan bizi ziren bi bizilagunak ¬gainerako etxebizitzak hutsik zeuden¬ ez zeuden ados.

Haien ustez, Udalak eraikina erortzeko zorian zegoela aitortuz gero, etxeko hiru solairu erosi zituzten hiru elkarte anonimoek eraikinaren barrualdea erabat berritzeko baimena jasoko zuten. Beti ere bizilagunen arabera, hori lortuz gero, enpresek urte batzuk lehenago erositako etxebizitzak berrituta saldu egin ahal izango zituzten.

Bizilagunen txostena

Hori horrela, bizilagunek ere arkitekto batengana jo zuten eta arkitekto horrek azaldu zuenez, eraikinaren zati txiki bat baino ez zen berritu behar ¬%7,4 zehazki¬ eta ondorioz, ez zen beharrezkoa eraikina barrutik hustea. Bizilagunek Udalera eta auzitara jo zuten txosten hori aintzat hartuta, eta lehenik epaitegiak eta bigarrenik Udalak bat egin zuten bizilagunek eskatuta egindako txostenarekin. Azkenean baina, bizilagunak erakina berritzeko ez dira ados jarri eta Udalak zaharberrituko du.

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.