Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Amara Zaharra
2008ko uztailak 5, Larunbata

;2007-12-13;Epeak bete eta eskailerak martxorako bukatuko dituztela dio Udalak. Lanak irailean hasi ziren; eskailera eta arrapala mekanikoa jartzen ari dira San Roken

Epeak bete eta eskailerak martxorako bukatuko dituztela dio Udalak

Amara Zaharra

Lanak irailean hasi ziren; eskailera eta arrapala mekanikoa jartzen ari dira San Roken

raul perez

San Rokeko eskailera eta arrapala mekanikoak martxorako abian egongo direla uste du Udalak. Apirilean aurkeztu zuen proiektua eta orduan Elorza alkateak eta Ernesto Gasco Mugikortasun zinegotziak eskailerak eta arrapalak Gabonetarako bukatuta egongo zirela aurreratu zuten. Obrak hasi zituztenean, irailean, lanak Gabonetan ez, Aste Santurako amaituko zituztela esan zuten. Obra eta Proiektu Sailak obrak egiten ari den enpresarekin zenbait bilera egin ditu azkenaldian. Enpresak lanak espero zuten erritmoan egiten ari direla esan dio Udalari, eta ondorioz, 2008ko Aste Santurako abian egongo direla dio Udalak.

Behean arrapalak, eta goian eskailerak

Obren ondorioz, Amara kaleko aldapa moztuta dago. Bakarrik bertan bizi direnak igaro daitezke autoz. Amara kalean gora bi arrapala mekaniko jarriko dituzte, eta Amara kalea eta San Roke artean, berriz, bi eskailera. Arrapalen eta eskaileren egitura jarrita dago.

Bi milioi euro bideratu dituzte lanotara. 160 metroko luzera izango dituzte guztira lau zatiek, 37 metroko aldapa gaindituko dute eta gutxi gorabehera 1.200 bat herritarrek erabiliko dituztela kalkulatu du Udalak.

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.