Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Amara Zaharra
2008ko maiatzak 13, Asteartea

2008-03-07 | 16:28:19

MUGIKORTASUNA

San Rokeko eskailerak mekanikoak eta arrapalak martxan

37 metroko desnibela gainditzen dute bina eskailerek eta arrapalek.

Gaur eguerdian jarri dituzte martxan eta auzotarrek dagoeneko erabil ditzakete. Bizilagun asko oso pozik agertu dira. Lanak iazko udaberrian hasi zituzten.

 

 

Jasotako erantzunak:

2

AMARA BAI | 2008-03-07

Iritzi hau kaleratu genuen orain bi egun: "Aurki izango ditugu martxan hainbeste alditan aldarrikatutako eskailera mekanikoak San Roke auzoan. Beharrezkoak diren eskailera horiek bizilagunen etxeratzea arinduko dute, errazago egingo zaie erosketak egin ondoren hauek narratzea… baina posible izango al da haur-kotxeak garraiatu behar ditugunok eskailera mekanikoak erabiltzea? Denborak esango digu ea oraingo honetan hori ere kontutan hartu duten edo Autonomia kaleko gaineko pasabidearekin egin zutena errepikatzen den, hots, ezintasunen bat edo haur-kotxeek zailtasun handiak dituztela alde batetik bestea igarotzeko. Eskailera mekanikoei azken ukituak ematen ari zaizkien honetan, sanrroketarrak zoriondu nahi ditugu denboran adierazi duten kemenagatik eskaileren aldarrikapenean; hala nola adierazi udalak ahaztuta duen auzo honetako hobekuntzak lortzeko irmotasuna ezinbesteko zaigula, elkarturik auzotarron bizi-kalitatea hobetuko dugula, Easo plazako gasolindegia kentzea lortu genuen bezala, nahiz eta horko lurrak ez zituzten deskutsatu. Eta honetaz ari garela, hauteskundeen atarian gaudela, udala ez da 2006ko udal hauteskunde garian egin zuen trakeskeria bera errepikatzeko tentaldian eroriko ezta? Gogoratu egun haietan auzo honetako zinegotzi bat eta alkateak zalaparta handiz lau haizetara zabaldu zutela San Rokeko eskailera mekanikoen egiteari ekingo ziotela. Esandakoa, zorionak sanrroketarrok! Eztena www.amarabai.org

1

AMARA BAI | 2008-03-07

Protagonismo egarriaren adierazpen berria Gure susmoak bete egin dira. 2006ko udal hauteskunde garian, auzoko zinegotzi batek eta alkateak zalaparta handiz lau haizetara zabaldu zuten San Rokeko eskailera mekanikoen obren hasiera, trakeskeria galanta eginaz. Oraingo honetan eskailerak inauguratu dituzte, hauteskunde egunaren 48 ordu lehenago. Eta inauguratu dituzte nahiz eta Estatu espainoleko hauteskunde-prozesuak arautzen dituen legeak espresuki debekatu kanpainan eta aurreko egunetan edozein inaugurazio. Ezin izan dute protagonismo egarria amatatu eta hausnarketa egunean hedabide idatzietan euren argazkia ikustearen tentaldian erori egin dira. Inaugurazio argazkiak, inauguratzen sentitu behar duten gozamenak ez die eragotzi legea urratzea. Inauguratzeko plazerra edo botoak eskuratzeko protagonismo lotsagarria. Protagonismo egarri horrek ez die eragotzi behartzera azken boladan asteburuetan lanak egin zitzaten. Obrak bukatu behar ziren argazkian ateratzeko eta obren ongile giza agertzeko. Honelako jarduerek gutxiagotzen ditu argazki horretan agertzen diren pertsonak, garbi eta argi utziz zer ulertzen duten hiritarrekiko zerbitzuaz. Eztena

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.